Honduraseko jendeak eskaintzen dizkiguten aberastasunak jasotzen ari gara

Bada hilabete eta erdi pasatxo Alba, Aroa, June eta Leire Jutiapara iritsi ginenetik. Espektatiba zehatzik gabe etorri ginen esperientzia bizitzera zein bertako inguruaz gozatzera. Egun batzuk pasatakoan abentura honetara taldekide berri bat elkartu zitzaigun, Alazne. Talde harreman polita sortu genuen hasieratik gure artean.
Taldekideok bi proiektu ezberdinetan igarotzen ditugu gure lan orduak. Alde batetik San Viator eskolan eta beste aldetik SERSO Honduras ONG-an.
Gu bostok elkarrekin bizitzeaz gain, “pisukide” ditugu Jutiapako parrokiako “anaitxoak”. Haiekin hizketaldiak eta barreak partekatzea gure egunerokotasunaren zati bihurtu da afal orduetan.
Hainbat bizipen eta egoera ezberdin biltzen ari gara gure egonaldian: ikastetxeko ikasleen esker ona jasotzen dugu egunero, herriko jendearen gertutasuna ere bai, mendi puntan dauden komunitateetako errealitatea ezagutzen ari gara, indarkeriaren aurkako proiektu ezberdinen garapena ikustea, kartzela batean sartzea eta bertakoekin ordu batzuk igarotzea…
Eguna joan eta eguna etorri, pixkanaka Honduraseko ingurune zoragarriak eta bertako jendeak eskaintzen dizkiguten aberastasunak jasotzen ari gara eta horrela jarraitzea espero dugu geratzen zaigun denboran.

































