Euskadiko Gazteak Lankidetzan – Jutiapa 2025

Ignacio Gallinas, Alazne Gauba, Aroa López, June Sáenz de Urturi, Alba González eta Leire Izagirre

Behin eta berriz entzun dugu esaldi hau iritsi ginenetik; bere zentzu guztietan ulertuta ere, halaxe dela ikusi dugu.

Kontraesan galanta da hainbeste bizitza duen herrialde batek, bere herritarren bizia hain estima txikian izatea. Izan ere, herrialde batek duen aberastasun handiena bere jendea da, kultura, balore eta jokabidearen transmisioaren arduradunak.

Arazo asko ‘konpontzen’ dira indarkeria gogorrena erabilita eta biziarekin ordaintzen egoera korapilatsu asko. Normalizatua dago hilketak gertatzea, baita injustizia krudel hain aurrean autoritateek ezer ez egitea.

Bestalde, hainbeste bizitza txiki berri sortzen dira gizarte honetan…, ez dute beharrezko estima eta balioa azaltzen pertsona txiki zoragarri hauekiko. Beharrezko duten miresmen eta maitasuna eskaintzeko tarte txikia dago.

Esta entrada fue publicada en Comunidad Viatoriana, Jutiapa (Honduras), San Viator, SERSO Honduras, SERSO San Viator y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Este sitio utiliza Akismet para reducir el spam. Conoce cómo se procesan los datos de tus comentarios.